XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Halatsu dabil antzerkia azkenaldian eta ez du 95ean aitzinera egin, nahiz eta saiorik izan den.
Azpiegitura eta zirkuitu eske dabilen esparruari aurrera egiteko oinarria jarri zaio EAEn Euskadiko Antzerki Sarearen (EAS) sorrerarekin.
Arrantzale gehienak ez bezala ordea, sare-zulo zabalegiak ez ote diren dirudi, eta hainbat ekimenek
Sarea eratua da, baina arrantzan frogatu beharra dago.
Oraindik ibili badabiltzan taldeetan, ordea, izan da estreinurik, eta gauza ez dago hain geldi, ez behintzat Hego Euskal Herrian.
Bestelakorik erran daiteke Bidasoaz iparraldera.
Koldo Ameztoiren ekimen txalogarriak eta udako pastoralaren zuhaitzak ez digu idortutako basoa, basamortua ezkutatu behar.
Deslai, azkenik, abandonaturik, iparra erakutsitako izar bat itzali delako.
Kultura eta euskararen hainbat alorretan lan eskerga egindako Antonio Mª Labaienek 95ean jaitsi du agert-oihala, azken aldiz.